XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) len baño astunagoetan jausi ez gaitezan, geure buruari asarre-egunerako arri gogorra batzen dautsogula.

Autor-entzuleak, nora-ezean, ezarri bearra dauka obenari ta obendiari iagoken oben-nekea.

Oben geiagori, geiago.

Oben gitxiagori, gitxiago, Oben astunari, astunagoa.

Ariñagoari, ariñagoa.

Sarritako obenari, oiturazko obenari, beste batzuentzako jausipide dan obenari, eurai dagokioena.

Baita obendiari iagokona bere.

Zarra ba'da, gaztea ba'da, ezkondua ba'da, ezkongea ba'da, gurasoa ba'da, umea ba'da, aberatsa ba'da, txiro edo beartsua ba'da, gaxoa ba'da, osasuntsua ba'da, aundikia ba'da, nekezaria ba'da, ekandu txarrekoa ba'da, obenerako bide-urrean bizi dana ba'da... bakoitzari dagokionez.

Oben-zorra ordaintzeko artu al daikeguzan nekegarriak iru eratan ipinten ditu Akino'tar Toma deun jakintsuak.

Eta dira: edo arimagazkoak, edo gorputzagazkoak, edo ondasunekazkoak.

Arimagazkoa, otoia ta otoiari darraikion guztiagaz Jaungoikoa goratu ta aintzatzea da.

Gorputzagazkoa, baraua ta beste gorputzari mingarri iakozan neke ta zigorrak.

Ondasunekazkoa, ukarra edo limosnea, naiz illentzat, naiz bizientzat.

Otoiagaz, autortu, Jaunartu, meza entzun, eleizak ikertu, agurtza esan, Jauna'ren aurrean belaunbiko egon, idazti onak irakurri ta beste onelarikoak adirazten dira.

Barauagaz, neurria baño zerbait gitxiago jan eta edan, lo gitxiago egin, miña ixillik euki, jolastokietara ez joan, gorputza astindu edo zurdatzez ezi ta enparau gorputzaren nekegarriak aitzen dira.